TALDEKO KIROLAK
Talde kirolak pertsona bat baino gehiagoren artean egiten den kirola da. Ez du kirola egiteko bakarrik balio, baita lagunak egiteko ere. Lotsatia bazara eta zaila egiten bazaizu lagunak egitea, taldeko kirol batean jarduteak lagundu zaitzake. Bertan entrenatzailearekin ere harremana izan behar duzu eta zerbait gaizki egiten baduzu taldeko gainerakoek lagun zaitzakete. Talde kiroletan ondo pasa dezakezu zure taldekideekin zuri gustatzen zaizun kirola egiten eta erlaxatu egin zaitezke eta zure kezkak ahazten lagundu zaitzake. Kirol asko daude taldekoak direnak: saskibaloia, eskubaloia, futbola, rugby-a….
BAKARKAKO KIROLA
Bakarkako kirolean bakoitzak berea egiten du eta gauza bat gaizki egiten duenean horrek lagundu egiten dio gauzak aitortzen. Lotsatia bazara batzuek nahiago dute jende gutxik parte hartzen duten kiroletan jardun eta haur eta nerabe askok ere emaitza hobeagoak ematen dituzte besteen menpe ez daudenean, hau da entrenatzailearen menpe ez daudenean. Bakarkako kirolak ere konfiantza ematen du zure buruarengan, eta autoestimuan ere laguntzen dizu. Baina garrantzitsua da bakarkako kirolak taldeko kirolaren zati bat edukitzea horrela pixka bat sozializatzeko aukera ematen dio haurrari.
NIRE KIROLA
Nik saskibaloia egiten dut, eta ez nintzen hor apuntatu nire gurasoek esan zidatelako nik nahi nuelako baizik. Nik uste dut ondo aukeratu dudala zeren lagun berriak egin ditut eta jolasten ondo pasatzen dudan kirol bat da niretzat. Zerbait gaizki egiten baduzu besteek animatu egiten zaituzte eta nire taldekideekin ondo pasatzen dut.